XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Xanpun: kantak dioen bezala, zer eskatzen du herriak. Hiru bertso.

29 Xanpun.
Garbiki diot aurride onak
ta niork ez du dudatzen
herri batean denek goxamen
zerbeit dugu inguratzen,
ta zer ote du herri maite bat
geien geienik ba eskasten
bake on batek eta guziek
horra zer dugun eskatzen.

29 Bakeak duen izar ederra
hartu dezagun gidari
eta in halaz jarraiki gaiten
eman duen bideari
ez da dudarik izanen dela
gozamen ona ugari
ta lenbiziko eman dezola
gure Euskal Herriari.

29 Ikas dezagun gure urratsak
norabei derat gidatzen
eta ez utzi anaitasunez
egin hariak igatzen
hasi geitezen maitasun eta
pake sekretu silatzen
baina pakea bera ez da heldu
guk ez badegu bilatzen.